EUSKERAZKOA
Logo

Hasi ziran barrikuntza lanak, eta sailka-sailka aurrerantza doaz.
Presbiteriopean egoan mailea ere, zorionez!, kendu da, eta eliz barru aurreari beste itxura bat, hurragokoa, parajeagokoa, emon jako.
Badago oraindino zer eginik, eta zereginok kostu bat dabe dirutan...
Ezin esan laguntzen ez dabenik: lagun estimagarria hartzen da-ta eliztarrengandik, eta baita Udaletik eta Foru-Aldunditik ere.
Hala ere, esan behar, eliztarren "emoitzetan" bezero direnen kopurua dala gehienbat (dana ez esatearren). 
Ona litzateke elizatik "eskatzen baino agertzen ez direnek" (bateo, ezkontza, hileta edo paperak... eskatzen) hau gogoan izanik, euren eliztartasuna  biztu daien, eta hain beharrezko dan "diru laguntza" ekarri daien. Eskertuko geuskie. Bai horixe!